Teknologia albisteak

Errekortari 2009, xelebrekeria bilduma

Erabiltzailearen aurpegia
Patxitrapero
2009-08-15 : 12:08

Igandean zezenetan egon nintzen. Errekortari 2009 txapelketa ikusten. Ikuskizun ederra eta harrigarria da errekortariak zezenei iskin egiten ikustea. Iskin egin, gainetik salto egin… Baita zezenaren gainera igo ere! Halaxe, kontatzen dizuedan bezela. Sarean ikusitako bideo baten zatia, hemen:

Emozioa beraz…Eta baita parre egiteko motibu batzuk ere.


Bat:

Finala zan eta, badaezbadaere egun batzuk lehenago deitu nuen, sarrerak lortzea kontu zaila izango al zan galdetzeko:

- ¿Que si hay entradas? Sí hombre sí! No va a haber!

Kontatu zidan telefonoa hartu zidanak, dagoeneko itzaldu dala pixkat errekortarien "boom"a.

- Zergaitik ote? – Galdetu nion nere buruari

Igandean ezagutu nuen arrazoi posible bat. Tira, arrazoi ziur bat.

Ba al dakizue zeinek jaso zuen txalo zaparradarik haundiena, txapelketan zehar?

Hirugarren zezenak!

Ez bere bikaintasunagatik. Ez horixe. Ordubeteren ondoren ikuilura sartzera erabaki zuelako baino! Zalerik porrokatuenak ere ahozabalka, erreguka, mesedez sar zedila zezen hori ikuilura! Laugarren zenenarekin ere, ordubete ez baina, ia orduerdi bete bai.

Ikusleon erantzuna: Oooaaaooohh (hau logurea)

Bi:


Argazkiak.org | Errekortari 2009 egitaraua © cc-by-sa: Patxitrapero

Egitarauan xelebrekeriak. partehartzaileen zerrenda. Izena, eta nongotasuna. Fijatu zerrendan, bosgarrena: Jose Antonio Garcia gizarajoa!



Argazkiak.org | Errekortari 2009 finalistak © cc-by-sa: PatxitraperoNundik desterratu zaituzte??

Zergaitik ez zioten gizonari herria ipini? Egitarauaren arduradunari kartera lapurtu zioten herri horretan?? Bere emazte ohia bertakoa da eta ez du herri hori aipatzerik ere nahi?

Gero jakin nuen zein zan Jose Antonioren herria. Ezetz asmatu.

Toro! (Zamora)

Hiru:

Egitarauan xelebrekeriak.

Fijatu zein izan zan saria:

 

6003 euro!


Hondar hori, hiru euro hoiek, zertarako dira, irabazleak kafe-konpleto bat hartzeko??

EITBko esatariarengana jun nintzen galdezka – nola geratuko nintzen ba jakin-min hori ase gabe -, eta azalpena eman zidan. 6000 euroko sariarekin hasi ziren duela hiru urte, eta urtero, euro bat igotzen dute.

Zalantzarik gabe, krisiak bizi gaitu.

____

Erantzun

Sartu