Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriko kostaldea, Espainiako Armadako hegazkin batetik ikusia

xuriken
2009-08-10 10:08

Interneten aurkitutako bideo honetan, Espainiako Armadako ehiza hegazkin batetik hartutako irudiak ageri dira. Zaragozako basetik aireratutako hegazkinek, antza denez, Euskal Herriko kostaldea zeharkatu eta grabatu zuten, besteren artean, bideoa egiteko.

Piriniotan ere hartu zituzten irudiak, baita Katalunian, Aragoin, Kantabrian eta Asturiasen ere. Ea inork euskal kostaldeko une horiek identifikatzen dituen. Itsaso gaineko irudiak 4:40 minututik aurrera ikus daitezke.

Lima erabiltzaileak Zabaldu.com-en argitu du 4:45 minutuan Sakoneta (Deba) ikus daitekeela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu