Teknologia albisteak

Erlijioak ere, teknologiari begira

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2009-08-23 : 12:08

iPhone hedatzen ari da nonahi. Hori ikusita, munduko erlijioak aplikazioak asmatzen ari dira Applen telefonoan eragiteko. Juduek, mahomatarrek eta katolikoek —praktikatzaileek— badute non aukeratu erlijioarekin hobeto betetzeko.

  • iBlessing. Aplikazio honek laguntzen die juduei jakiten janari bakoitzari zer bedeinkapen dagokion.
  • ParveOMeter. Beste aplikazio hau ondo datorkie judu praktikatzaileei, laguntzen baitie jakiten zenbat denbora itxaron behar den okelak jan eta esnekiak edan bitartean.
  • Siddur. Aplikazio honek GPSa erabiltzen du, esateko praktikatzaile juduari zer otoitz egin behar dituen, kokapenaren arabera.
  • Janaza Salat. Hiletarako otoitzak eskaintzen dizkie aplikazio honek mahomatarrei.
  • iBreviary. Erakusten dizkie erabiltzaile katolikoei misala eta errezorik printzipalenak, hainbat hizkuntzatan: gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, latinez eta italieraz.

Erantzun

Sartu