Teknologia albisteak
3

A gripea daukat

Erabiltzailearen aurpegia
Oier Araolaza
2009-08-10 : 10:08

Gripea daudakala ziurra da. A, B edo Z den jakiteko modu bakarra analisiak egitea da eta ez didate horrelakorik egin, baina itxura guztien arabera A gripea da daukadana. Kuarentenan nago, etxean, tarteka sukar apur batekin eta mukiak kentzeaz aspertuta, baina besterik ez, gripe arrunt bat baino ez da nire kasuan behintzat.

Gure txikienak ekarri zuen gripea etxera. Berehala konturatu ginen besteok ere laster harrapatuko gintuela eta halaxe izan da. Ni ia astebetez libratu naiz, baina harrapatu nau neu ere. Umeari sukarrak gogor jo zion (39tik gora) baina nire gripea suabe, suabe su-su-suabe joan da orain artean.

Horra nire A gripearen egunerokoa:

1. Eguna. Gorputzaldi txarra izaten hasi naiz. Eztula eta ondoeza, baina ez gehiegi. Gripea badator, hau abisua da.

2. Eguna. Jota altxatu naiz, jipoitu egin izan banindute bezala, gorputz osoa minduta. Sukarra izan dut baina ez asko, 38tik behera.

3. Eguna. Medikura joan naiz. "A gripea izango da ziuraski" esan dit, nik baietz erantzun diot, sumatzen nuela. Flemak ze kolorekoak ditudan jakin nahian tematu da. "Txuriak edo...". "Eta etxeko besteek?", "Pfff.. deituko dut etxera?" "Bai, deituizu". "Medikuan nago. Zure flemak ze koloretakoak dira??", "Berdeak". Bekokia zimurtu du medikuak, "Antibiotikoa jarriko dizut. Eta termalgina ondoeza eta sukarrarentzat. Dena den, gripe bat da eta gripe guztiak bezala pasatu beharra dago, likido asko eta pazientziarekin".

4. Eguna. Doministikuka hasi naiz eta ezin geratu. Begietan hazkure handia daukat. Gainontzean ondo sentitzen naiz. Okerrena etxean zigortuta egon beharra. Familiakin egoteko maskarilla jarri dut. Orain bai, orain badaukat "infektatu" itxura! Bufff, itomena eragiten du maskarillak, airea mesedez!

5. Eguna. Gauean sukarra izan dut berriz, 38tik behera hala ere. Burukomin apur batekin altxatu naiz, eta gorputzaldia ez dut onenean, baina hain gaizki ere ez nago. Lukuren "Euskal Kultura" irakurtzen ari naiz. Okerrago dago panorama kulturala.

Badirudi bosgarren egunetik aurrera dagoeneko ez naizela kutsatzaile arriskutsu bat, beraz, bihar ondo egongo naizenez, kuarentena bukatu, familiakin elkartu eta oporrekin hasiko naiz. Bihartik aurrera ez dago astirik ez gripe ez ipuinetarako. Oporrak disfrutatzera!

Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Oier Araolaza

Erantzunak

Ima
2009-08-09 : 18:59

Gure lobak ere pasatu du, zeuk esandakoa, gripe arin bat, etxean egoteaz ez zuen ezer berezirik aipatu. Pasa egin behar baldin bada pasatuko dugu. Ño, lasai irakurtzen ahal izatea, halako gauzak bakarrik gaixo garenean disfrutatu ditzakegu.

Josu O.
2009-08-11 : 11:21

Zaindu zure burua Oier eta disfratatu oporraldiaz!!!

M.L.
2009-08-13 : 11:32

Gripearen paranoiari buruz dokumental txiki hau egin dute Argentinan eta uste dut interesgarria dela ikustea.



Erantzun

Sartu