Sustatu logoa Teknologia albisteak

Athletic-Tromso, euskaldunak eta samiak

iñaki olano
2009-08-08 11:08

Athletic-en European League-ko futbol partidak datoz abuztu amaieran: 20an San Mamesen, 27an Tromsoko Alfheim Stadionen. Norvegiako iparraldean dago Tromso zoragarria, ez da prezeski hiri samia (laponiarra) baina biztanle sami ugari ditu, eta futbol taldean ere jokalari samiak daude.

Beraz, Facebook eta Twitterren izango da saltsa egunotan, euskaldunok eta samiak anaitzeko, futbol partiden atarian. Batzu dagoeneko anaituta gaude lehendik ere, amankomunean ditugun gauzez aritzeko. Euskal Herriaz maitemindutako jendea ezagutzen dugu han, "in the North" beraiek dioten moduan.

Seguru gu hara joanda ere maiteminduko garela. Partidak abagune ederra dira elkar ezagutzeko, herrialdeak elkarri erakusteko edo ostatuak partekatzeko, adibidez.

Hashtag batzu proposatzen ditugu:

#AthleticTromso #TromsoAthletic

Baliteke Loiu-Tromso hegaldi txarterren bat sortzea abuztuaren 27ko partidari begira, bestela hegaldi erregularretan Frankfurt edo Munich.en eskalak egin beharko dira eta hegaldiak garestixeagoak, luzexeagoak, nekagarriagoak suertatzen dira.

Norvegiarrek, eta zer esanik ez samiak, jende jatorra izaki, gustora hartuko gaituzte. Egin dezagun guk ere gauza bera Bilboko kaleetan hilaren 20an.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu