Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskitze eta Tolosaren arteko pilota partida ETB1en

Urtzi
2009-08-05 19:08

Euskal Telebistako prentsa bulegotik atzo bidalitako akatsa hainbat egunkaritan azaldu da gaur argitaratua. Eta Tolosa-Euskitze partida erakargarria iragarri digute:

 22:20  PILOTA: ANDRE MARI ZURIAREN FERIA.
 “OLAIZOLA I-OTXANDORENA/ GONZALEZ-ARRUTI”
 ”RETEGI BI / BEROIZ”
 “EUSKITZE/ TOLOSA”.

Eguneraketa, osteguna: Horra, Patxitraperok egindako argazkia:

Hala bidali zuten, baina hirugarren partida horren ordez Arretxe II.a-Urrrutikoetxea da Gasteizen jokatuko dutena. Pentsatzen dugu Xabier Euzkitze eta Josean Tolosa komentarioak egiten ibiliko direla. Baina nork daki?

El Diario Vasco, Correo, Noticias de Gipuzkoa eta Gara egunkarietan ETB1eko programazioa begiratzen duenak Euskitze-Tolosa partida topatuko du.

Egunkari horiei itsuan sinesten dienak (ETBko prentsa bulegoari egunkariek sinesten dieten bezala) gogo biziz jarriko du gaur telebista bertsolari-kazetaria eta pilotari erretiratuaren arteko partida ikusteko.

Wazemank-ekoei behintzat jarri diete esketxerako gaia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu