Teknologia albisteak

Donostiako aisialdiak euskaraz egin dezan, lagundu behaketetan

Erabiltzailearen aurpegia
BAGERA
2009-08-06 : 09:08

Aste honetan Donostiako udako aisialdian garrantzitsuak diren bi ekintza hasiko zaizkigu. Batetik Musika Hamabostaldia, irailaren 5era arte luzatuko dena eta Aste Nagusia, larunbat honetan hasi eta aste osoan zehar luzatuko dena. Beste hainbat ekimenekin bezala, BAGERAk jarduera hauen behaketa egiten du urtero euskara zein neurritan erabiltzen den jarraitzeko asmoz eta, ahal den neurrian, euskararen maila hobetzen eragiteko asmoz.

Hala ere, ekimen asko dira behatu beharrekoak eta behaketa ahalik eta osatuena egiteko, beti bezala, zuengana jotzen dugu. Horregatik, zuk ere Musika Hamabostaldiko edo Aste Nagusiko ekimenen batetara joateko asmorik baldin baduzu, behaketa fitxa osatzea (argibideak hemen dituzu behar izanez gero) eta guri bidaltzea eskatu nahi dizugu, bagera@bagera.net helbide elektronikora edo postaz gure helbidera, Katalina Eleizegi 36 behea 20009 Donostia.

Behatzaile guztien datuekin txostena osatzean, antolatzaileekin harremanetan jarriko gara emaitzak azaldu eta gure proposamenak helarazteko eta txosten hori gure webgunean zintzilikatuko dugu guztion eskura egon dadin.

Erantzun

Sartu