Hego Euskal Herrian joan den asteburuan estreinatutako filme batean, Sam Raimiren Drag Me To Hell delakoan, deabrututako Lamia pertsonaia mitologikoa agertzen da. Ez da, ordea, oin palmatuak dituen kobazulo eta errekabazterretako lamia euskalduna, baizik eta deabruaren enkarnazio gaizto gaizto bat...
Izatez, Lamia mitologia greziarreko pertsonaia da. Libiako erregina gaizto bat omen zen, baina gaiztotu zen eta haurrak jaten zituen deabru bihurtu zen. 19. mendeko literatura erromantiko europarrak pertsonaia berreskuratu zuen zenbait idazleren lanetan. Euskaldunon lamia, lamina edo amilamiak, berriz, errekazulo eta leizeetako biztanleak dira, ilea orrazten aritzen dira urrezko orraziekin zein gizaseme engainatuko. Emakume ederrak, oinetatik gora (ahateenak baitiztu oinak, palmatuak).
Egia esan, Drag Me To Hell filmako lamiak ez du greziarren lamia horren antz handirik. Euskaldunon lamiena ere ez. Deabruaren aker itxurako enkarnazioaren traza ikusten zaio, itzalen bidez. Eta maskulinoa edo arra dirudi erabat.
Filma, bide batez, tripa-barren eta sustoen kategoriakoa da: komedia gisa ere ikus daiteke.
Ez dut oso ongi ulertu berri hau, baina Korrioneko motila eta Kobaundiko lamiñaren erlazioa orain dela egun pare bat jarri nituen blogean, beraz interesatzen zaionarentzako: http://anpulubila.tximinia.net/?p=611