Teknologia albisteak
2

Village People ikurrinarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-08-05 : 10:08

Santurtziko Karmengo jaietan, uztailean, Village People talde mitikoa egon zen (bere azken enkarnazioa, alegia). In The Navy ezaguna kantatu zutenean, ikurrinak atera zituzten AEBetako banderekin batera.

Duela pare bat asteko albistea da baina... pasatu zitzaigun eta ze demontre. Detaile handiagoko argazkia eta kronika bat hemen.

Village People 1970eko hamarkada bukaerako disco taldea izan zen, eta ikono homosexual argi samar bat ere bai. Taldearen eraketak aldaketak izan ditu, baina label ofizial osoa du Santurtzira etorri zenak.

Goiko bideo orijinala, In The Navy kantu osoarena, sei minutu luze da, baina hemen adierazitako trukoari esker ikurrinak agertzen diren unera arte aurreratu dugu, klik egin eta berehala ikusteko.

Erantzunak

Sustatu
2009-08-07 : 12:07

Agur bideoa. Can't Stop Productions Inc. delako batek Youtuberi eskaera egin dio bideoa ezabatzeko saretik, eta Youtubek kendu egin du ikurrinen bideoa. Lastima.


xuriken
2009-08-09 : 16:03

Ez du inork bajatu? Badira bideo hori sareratzeko beste alternatiba batzuk ;)

Erantzun

Sartu