Teknologia albisteak
2

Atentatua hildakoekin Balear Uharteetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-07-30 : 16:07

Palmanovan izan da atentatua, Mallorcan. Hainbat lagun daude zaurituta eta Guardia Zibil bi (bata Burgosekoa eta bestea Iruñeakoa) ere hil dira. 13:50ean izan da atentatua, 24 orduren barruan egiten den bigarrena.

Azken ordua 18:45: Bigarren lehergailu bat indargabetu dute. Guardia zibilaren beste auto batean zegoen lapa-bonba Nissan Patrol baten azpian.

Patruila auto baten azpian jarritako bonba bat izan da, 13.50ean, hasierako ikerketen arabera. Patruila hori, hain zuzen, 14.00etan erabili behar zutela dirudi. Bonba-autoa jarri duten tokian, Goardia Zibilaren kuartelaz gain, Correosen bulegoa eta Udaltzaingoa ere badaude, eraikin berean.


Guardia Civil Cavià

Balear uharteetan sekula ez da egon atentaturik heriotzarik eragin duenik. Mallorkako gune turistiko masiboenetakoan jarri dute bonba, turista ingeles asko dagoen herrian. Atentatua hondartzatik 500 metrora izan da.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: SeaDave

Egunotan ziren joatekoak Espainiako Errege Erreginak uhartera, atentatua izan den tokitik kilometro gutxira duten Marivent jauregira. Duela 13 urte, Mallorkan hain zuzen, Juan Carlos I. Espainiako Erregearen aurkako atentatua egiten saiatu zen ETA.

ETAk 50 urte

Atzo 64 zauritu izan ziren Burgosen beste bonba baten ondorioz, eta horren harira aipatu zuen Sustatuk bihar dela ETAren gutxi gora-beherako 50. urteurrena. Hemen atzoko atentatuaren ondorioen irudi batzuk:

Erantzunak

Iban Arantzabal
2009-07-30 : 17:17

ETB2n ikusten dihardugu lehenengo telebista irudiak eta goian, ezkerraldean, lazo beltzarekin ematen dihardute atentatuaren berri.



Atentatuaren irudiotan ez da askorik ikusten baina igartzen da mugimendu handia dagoela. 112-ko denda handi bat jarri dute atentatu lekutik gertu eta badirudi zauritu bat baino gehiago dagoela.



Lazoa atentatuaren albistea amaitzean kendu dute ETB2ko informatiboan.

Josu Mendicute
2009-07-30 : 18:06

Erantzun

Sartu