Teknologia albisteak
2

Gipuzkoa.net berritzeko lehiaketa, IBMren softwarearekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-07-30 : 12:07

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehiaketa publikoa argitaratu aldizkari ofizialean Gipuzkoa.net ataria berritzeko, 300.000 euroko lizitazioarekin. Plataforma teknikoa zehaztuta dago: IBMren produktu jakin batzuekin izango da.

Hemen dago lehiaketaren oharra. Lizitazioa 300.000 eurokoa da, gehi BEZ. Proposamenak aurkezteko epea, irailak 11.

Plegu teknikoa Foru Aldundiaren zerbitzu informatikoak kudeatzen dituen IZFE sozietate publikoak idatzi ditu. Errazago ikuskatzeko, hementxe duzue.

Bertan zehazten da proposamena tresna hauetan oinarritu beharko dela:

  • WCM.
  • Websphere Portal.
  • FileNet P8.

Hurrenez hurren, edukia kudeatzeko IBMren azpiegitura bat, Websphere aplikazioen zerbitzaria, eta FileNet P8, edukia kudeatzeko beste software bat.

Gipuzkoa.net-en herritarren partaidetzarako aplikazioak ere egongo omen dira, eta horietan bai, beste azpiegitura batzuk ezarri ahal izango dira, TikiWiki wikiak egiteko eta Wordpress blogetarako. Horiek software librea dira, baina lehiaketa bakarra da, eta IBMren produktu horiekin lan egiten duenak ekarri beharko du bestea.

Erantzunak

Mikel Liz.
2009-07-30 : 17:49

IBM-ren Software propietarioarekin egitea ez da ba oso 2.0...

Sustatu
2009-08-07 : 18:21

Gipuzkoako Foru Aldundiak berak duela oso gutxi argitaratu zuen txostena ekar daiteke gogora: Software
librearen eta kode irekiko softwarearen erabilpena Gipuzkoako toki eta
foru administrazioan.


Erantzun

Sartu