Teknologia albisteak

Gaztesarearen aurkako operazioa egiten ari da Goardia Zibila

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-07-29 : 13:07

Berriak jakinarazi du dagoeneko bi lagun atxilotu dituztela Artziniegan eta Barrikan. Lehena webgunearen arduradun jo dute; bigarrena, Berriaren arabera, Iker Acero da eta "ETAren aldeko bonoak saltzea" egotzi diote. 10.40etan Goardia Zibila Gaztesarearen egoitza miatzen hasi da. Bien etxeak miatu dituzte.

Eguneraketa 12.20 Amnistiaren Aldeko Mugimenduak konfirmatu du Iker Acero surflaria dela atxilotua. Gaztesarea.net elkartearen lehendakaria da Acero.

Mobilizazioa deitu dute gaurko, 20.00etan Algortan.


Batekmila - Euskal munduak - Les mondes basques - Los mundos vascos - The Basque worlds

El Correoren arabera Gaztesareak "ETAri laguntzeko bonoak" saltzen zituen. El Paisek ere Gaztesareak ETA finantziatzen zuela dio, eta "ETA babesteagatik" atxilotu dituztela.

Hemen Gaztesarearen egoitza inguruko operazioaren bideo irudiak jaso dituzte.

Erantzun

Sartu