Sustatu logoa Teknologia albisteak

Atentatua Burgosen, ETAren gutxi gora-beherako 50. urteurrenean

Sustatu
2009-07-29 10:07

Uztailaren 31n da, gutxi gora-behera, ETAren 50. urteurrena (sorrerarena baino, jakinarazpen baten data izan zen 1959ko uztailaren 31koa). Beharbada data horren hurbiltasunarekin lotu nahi izan dute Burgosen gaur goizaldean Goardia Zibilaren kuarteletxearen kontrako atentatua. 40tik gora zauritu arin izan dira. Koarteletxeko irudiengatik, bonba gogorra izan dela agerian dago, eta okerragoak gerta zitezkeela.

ETAren 50. urteurrenerako uztailaren 31ko data aipatu izan da azken asteotan.

Julen Madariaga sortzaileak, dataren kontua azaldu berri du El Pais-eko artikulu batean jasotako hitzetan:

Fue un proceso de varios meses, que va desde nuestra ruptura como EKIN con el PNV, la reunión de Deba en diciembre de 1958 en la que se encarga a Txillardegi [José Luis Álvarez Emparanza] buscar un nombre para la organización, el documento enviado a nuestra delegación en Caracas con las siglas nuevas, hasta la carta remitida al lehendakari Aguirre y fechada el 31 de julio de 1959, día de san Ignacio, en la que se le informa de la creación de Euskadi eta Askatasuna (ETA).

Wikipedian datu gehiago ETAren historiaz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu