Teknologia albisteak
1

Tabakalera Soinutan

Erabiltzailearen aurpegia
Tabakalera
2009-08-18 : 13:08

Irailaren 27ra arte Tabakalera beste modu batera ikusi, bizi eta entzuteko aukera zabalik dago. Eraikineko aretoetan barna ibilbide bat osatzen duten soinu instalazioek, eskulturek, ikus-entzunezko lan interaktiboek... Tabakalera soinu bidez irakurtzeko eta deskubritzeko modu berri bat eskaintzen dute. Tabakalera Soinutan soinuak gidatutako ibilbidea da, soinu arteari eskainitako erakusketa bat izateaz gain, Tabakalera bezalako eraikin berezi bat ezagutzeko aukera ematen duen gonbidapena.

Nazioarteko zein bertako hamabi artistek euren lanak aurkeztu dituzte Tabakaleran. Lan horietako batzuk erakusketa honetarako propio sortutako instalazioak dira, eta beste batzuk berriz, eraikinaren espazio indartsuetara egokitutako lanak. Erakusketan parte hartzen duten artista guztiek soinua dute ikerketarako eta esperimentaziorako lehengai, eta euren proposamenak lotzen dituen haria espazioarekin eta publikoarekin eraikitzen duten harremana da. Erlazio horri esker, ibilbideko aretoetan aurrera egin ahala, espazio horietaz dugun pertzepzioa aldatzen joango da.

Artistek egindako interbentzioez gain, eraikina bera eta baita bisitariak ere erakusketan eragile aktibo bihurtzen dira. Artelanei esker espazioaz dugun pertzepzioa aldatu egiten da eta, era berean, lanetako asko eraldatu egiten dira bisitarien esku-hartzearen ondorioz. Beraz, hiru elementuon artean lotura estua sortzen da, nolabait, elkarren menpeko bilakatzen dira.

Tabakalera Soinutan erakusketaren beste ezaugarri funtsezko bat eraikinean bertan datza, ibilbideak zeharkatzen dituen hainbat espazio lehenengoz zabaldu baitira erakusleku gisa. Ibilbideak beheko solairua eta lehenengoa hartzen ditu eta bisitaria elkarren artean oso ezberdinak diren fabrikako txoko eta aretoak deskubritzera eramaten du.

Proiektu honekin nolabait hasiera ematen zaio eraikina artearentzat eta artearen bidez eraldatzeko prozesuari.

Xabier Erkiziak garatu eta zuzendutako proiektua.

Artista parte hartzaileak:

Achim Wollscheid (Alemania); Pe Lang (Suitza); Will Schrimshaw (Erresuma Batua); "�SONE":http://o.sone.free.fr/ (Frantzia); Marcello Liberato (Italia); Juan Jos� Aranguren (Donostia); Patxi Araujo (Iru�ea); Mikel Arce (Bilbo); Edwin Van der Heide (Holanda); Leerraum [ ] Listening Space Ondoko hauen lanak aurkeztuko dira: Asher (AEB), Andy Graydon (AEB), Richard Garet (AEB), Kenneth Kirschner (AEB), Mahmud Refat (Egipto), Mise en Scene (Israel), Yuzo Kako (Japonia), Fourm (Erresuma Batua), Pe Lang (Suitza), Marihiko Hara (Japonia) & Zimoun (Suitza)

Kontzertuak

-09.09.10 20:00 Charlemagne Palestine (AEB, Begika)

-089.09.11 20:00 "Francisco L�pez":http://www.franciscolopez.net (Espainia)

Bisita gidatuak

Egunero 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz)

Taldeka eta beste hizkuntzatan erreserbatzeko 620 676 095

www.tabakalera.eu

Erantzunak

Elena Laka
2009-08-18 : 19:34

Erakusketa interesgarria eta oso aproposa umeekin ikusteko.Instalazio batzuk soinuen bitartez jartzen dira martxan, zenbat eta buila gehigo, hobeto, beraz umeekin primeran.

Erantzun

Sartu