Teknologia albisteak

Prezioen aurkako sms greba deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-07-29 : 18:07

Uztailaren 31an SMS mezurik ez bidaltzeko deialdia zabaltzen ari dira Tuenti sare sozialaren bitartez. Espainiako telefonia konpainia gehienek 15 zentimotan eskeintzen dute zerbitzua Estatu barruan, Europar Batasuneko beste lurraldeetara mezuak bidaltzeko gehienezko prezioa merkeagoa (11 zentimo) delarik.

Europar Batasunak 11 zentimotan ezarri zuen Batasuneko lurraldeen arteko sms-ak bidaltzeko gehienezko prezioa. Horren ondorioz, paradoxikoa badirudi ere, Espainiatik Espainiara bidalitako mezua %36 garestiago da, Espainiatik Europar Batasuneko beste herrialde batera bidalitakoa baino.

Telekomunikazioen Merkatuaren Komisioak onartu du ezin duela Estatu baten barruan ematen diren prezioetan eskua sartu... eta operadoreek garestiago eskeintzen dute Estatu barruko zerbitzua, Europar Batasuneko herrialdeen artekoa baino.

Telefonicak 9 zentimotan eskeintzen du sms zerbitzua Alemanitik Europar Batasunera, AEBetara eta Kanadara bidalitako mezuetan; eta 15 zentimotan eskeintzen du Espainiatik Espainiara bidalitako mezua.

Tuentiren bidez honen aurkako presio-neurrirako deialdia zabaltzen ari da. Etzi, ostirala, uztailaren 31a.

Erantzun

Sartu