Jaurlaritzatik datuak askatzeko laguntza bila
Sustatun atera zen nola administrazioko bi blogari ezagunek kargu berriak zituzten. Beraien aldetik dator albistea gaurkoan, sarera laguntza eskatu baitute: Jaurlaritzako datuak askatzeko laguntza bila ari dira.
Alberto Ortiz de Zarate (Alorza) da Herritarrenganako arretarako zuzendari berria. Proiektu interesgarri batekin hasi da: datu publikoen berrerabilpena martxan jarri nahi du, eta laguntza eskatu du bere blogean:
Solicito ayuda para definir el proyecto de apertura de datos en Gobierno Vasco
GoogleDoc bat jarri dut Albertok denon eskura eta han idatzi daitezke gaiaren inguruan dauzkagun proposamenak.
Datuak? baina zein datu?
Kasualitatea izan da duela hilabete inguru AskatuDatuak ekimena martxan jarri genuela. Helburua, honelako erabakiak bultzatzea zen. Wiki moduan antolatu genuen eta hor zehazten genuen pixka bat zein datutaz ari ginen:
Orokorrean, erakunde publikoek denon diruarekin sortu eta biltzen dituzten datuez ari gara. Adibidez (baina beste asko izan daitezke) meteorologia, informazio geografikoa, toponimia datu soziologikoak, zentsua, informazio ekonomikoa, garraio publikoa, turismoa, hiztegiak eta abar.
Zertarako?
Ez dakigu ziur, baina gureak dira. ;-)
Datu batzuekin garbi dugu zer egin (Adibidez, Euskalmeteko aurreikuspenak zenbait webgunetan gustora aterako genituzke, ez?), baina zerbitzu onenak imajinatzen ere ez ditugu egiten oraintxe bertan.
Gaia interesatzen bazaizu eta gehiago jakin nahi baduzu:
Erantzunak kargatzen...