arratsaldeko 17.00etan euskal blogariekin topaketa, eta 19.30etan Gipuzkoa 2.0ren aurkezpena (ekitaldi horretan Markel Olano diputatu nagusia eta Maite Goñi irakaslea eta IKTetan aditua ere hizlari izango dira).
Etxetik iruzkinekin ere parte hartzeko modua egongo da.
Zuzeneko emanaldia, hemen:
Zuzeneko bideo-emanaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainiko du. Iruzkinekin parte hartzeko aukera, Sustatuk gehituko du, bideo irudiaren ondoan.
Iruzkinekin parte hartzeko, Twitterren #euscory hash edo gakoa erabili, edo Coveritlive tresnak eskaintzen duen komentatzeko aukera baliatu ahal izango duzu.
Bi ekitaldiak Tabakalera eraikinean izango dira Donostian. Euskal blogariekin izango den topaketan izena emateko aukera duzu oraindik. Doctorowrentzako galdera-kupoa beteta dago, baina tokia badago oraindik.
Erantzun
Sartu