Teknologia albisteak
2

Hemen da Donostiako Jazzaldia, izan behatzaile!

Erabiltzailearen aurpegia
Bagera
2009-07-23 : 10:07

Ia astebetez Donostia jazz musikaz jantziko da. Ugaria da kontzerturen batera edo bestera hurbiltzen den jendea eta, hori dela eta, BAGERAk urte dexente daramatza Jazzaldian egiten den euskararen erabilera behatzen. Baina behaketa ahalik eta osatuena egin ahal izateko, kontzertuetara zoaztenen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik proposatzen dizugu zu gure behatzaile izatea!

Egin beharrekoa oso sinplea da, hemen topatuko duzun fitxa bete ikuskizun bakoitzeko datuekin. Eta ondoren guri helarazi posta arruntez (BAGERA Katalina Eleizegi 36 behea 20009 Donostia) edo posta elektroniko bidez.

Edozein zalantza izanez gero, fitxa betetzeko argibideak kontsultatu edo gurekin harremanetan jarri aurreko posta elektronikoan edo 943467181 telefonoan. BAGERAk egiten duen lanerako ekarpen handikoa izango da. Jasotako datuekin txostena osatu eta, besteak beste, antolatzaileei jakinaraziko die BAGERAk zein den euskararen egoera jaialdian eta proposamenak aurkeztuko dizkie, urtero bezala.

Erantzunak

Sustatu
2009-07-23 : 11:13

Donostiako Jazzaldiaren webgunea, bederen, euskaraz ondo dagoela ematen du. Zure nabigatzailea euskaraz konfiguratuta baduzu behintzat, ematen du wenguneak lehen hitza euskaraz egiten dizula.


Jazzaldiko zuzendariaren bloga gaztelania hutsez da, ordea.


Bagera
2009-07-23 : 15:36

Mila esker. BAGERAk hasieratik izan du webgunea kontutan azterketa egiterakoan eta hasierako urteetan hutsuneak izan zituen arren, badira urte batzuk Jazzaldiak horretan euskara beste hizkuntzen mailan jarri zuenetik. Hala ere, egia da oraindik orain badirela hutsune batzuk zuek azaldu bezala bloga(k) adibidez. Horietan eragiten jarraituko dugu. Mila esker zuen laguntzagatik eta kontzerturen batetara joanez gero fitxa bete eta bidali mesedez!

Erantzun

Sartu