Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iragarkia autobusetan, eta webgunerik ez

Sustatu
2009-07-23 12:07

Iragarki hau jarri dute Bilboko autobusetan: mybilbaobizkaia.com. Baina webgunera sartu eta... "Eraikuntzan / En construcción / Under construction". Nork ordaintzen du iragarki hori?


Publizitatea autobusetan: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Svet Ivantchev

Svet Ivantchev bilbotarraren Twit batean ikusi dugu. Argazkia uztailaren 1ean atera zuen berak, baina gaur oraindik ez dago webgunea martxan.


Argazkiak.org | mybilbaobizkaia.com © cc-by-sa: herri.admin

Nork ordaintzen du iragarki bat, martxan ez dagoen webgune batentzat? Kontsulta azkar bat eta horra emaitza: Bizkaiko Foru Aldundia.

Kanpaina turistiko bat

Badirudi Bizkaiko Aldundia kanpaina turistiko bat prestatzen ari dela Interneterako, eta behar baino lehenago hasi direla autobusak iragarki horrekin bueltaka. Izen horreko kontu berri batzuk aurkitu ditugu Youtuben eta Flickren.

Youtube Youtuben mybilbaobizkaia izeneko kontuan 11 bideo igo dituzte, ekainaren 12 eta 19 bitartean. Bizkaiko Aldundiaren logotipo eta guzti.

Flickr Flickr kontuan Bizkaiko herrien argazki turistiko tipikoak daude... copyright lizentziaz. Apiriletik hona ateratako argazkiak ari dira kargatzen bertan.

Domeinuak

Hainbat helbide kontratatu dituzte, eta guztiek daramate toki berera:

  • mybilbaobizkaia.com
  • mybilbaobizkaia.net
  • mybilbaobizkaia.es
  • mybilbaobizkaia.org
  • mybilbaobizkaia.eu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu