Izen-ematea irekita: Doctorow euskal blogosferarekin
Uztailaren 28an euskal blogariok Cory Doctorowrekin topaketa egingo dugula iragarri genuen atzo, baina badirudi topaketaren mekanika eta izen-ematearena ez genuela oso argi utzi. Hemen zehatzago: Donostian da, hilak 28, asteartearekin, 17.00etan Tabakaleran. Ordubete izango da, 20 minutu Cory berbetan, 20 minutu aurrez prestaturiko galderak, 20 minutu jardun librea. Izen-ematea, doan; jarraian dago formularioa.
Izena emateko
Bete, mesedez, beheko formularioa. Telefonoa eskatzen dugu, deituta baieztatuko baititugu gonbidapen guztiak. Aldez aurretik galdera batzuk prestatu nahi ditugu halaber, eta horregatik hori proposatzeko eskatzen dizugu: animatu, pentsatu unetxo bat, eta bota zeurea.
Ingelesaren eta euskararen arteko aldibereko itzulpena izango dugu ekitaldian.
Erantzunak kargatzen...