Teknologia albisteak

Euskal Encounter 17

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-07-22 : 09:07

Bihar hasi eta igande arratsaldera arte Euskal Encounter (lehenago Euskal Party) ekitaldia izango da Barakaldoko BECen. 1993az geroztik ospatzen da, Estatuko lan party ezagunenetarikoa bihurtu delarik eta Europako zaharrenetarikoa.


Euskal Encounter 16: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: balmasedano

"Sormena, Trebetasuna, Zorroztasuna. Besteokin partekatu" da aurtengo edizioaren leloa. Datu batzuk:

  • 4.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektatuta.
  • 5.700 partehartzailetik gora.
  • 10 Gb/s-ko Internet konexioa.
  • Bilbao Exhibition Centre-ko 35.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
  • 50.000 eurotik gora saritan.
  • 4 egun etengabean.

Aurtengo egitaraua

Aurreko edizioen datuak Wikipedian

Erantzun

Sartu