Graffitiak Euskotrenen bagoietan: egileen bideoak Youtuben
2009-07-24 11:07
Asteartean eman genuen albistea, Eibarko geltokian Euskotrenen bagoietan graffitiak egiteagatik urtebeteko espetxe-zigorra egotzi ziotela gazte bati. Ba, graffiti egile batzuek bere obren bideoak grabatu eta Youtubera igo dituzte. Trainsparty izeneko erabiltzaileak bere taldearen ekintzen 9 bideo dauzka.
Minutu gutxi batzutan (7:32) osagai guzti hauek dauzka bideoak:
- Nola hasten diren graffitiak egiten.
- Tipo bat begira egon arren, nola jarraitzen duten.
- Metroaren konboi bat iristen da, harrapatzeko arriskuarekin.
- Barandila igo eta salto egiten du graffiti egileak.
- Segurtasun agente bat, metroaren sarrera zaintzen.
- Talde antolatu bat obretan sartzen. Buruak estalita, eskilarak eta bateak eskuetan...
- Lurrazpiko tuneletatik, Metroaren bagoi batzuetara iristen dira. Arte-lanaren hasiera.
- Segurtasun arduradunak iristen dira.
- Segurtasun arduradunei walkiak kentzen dizkiete, abisua emateko aukerarik izan ez dezaten.
- Segurtasunekoak mehatxatzen dituzte, geldi ez badaude jipoitu egingo dituztela.
- Ihes egiten dute.
- Bideoa guztiz borobiltzeko... albistea TeleBilbaon.
Eta guztia, euskarazko azpipititulu eta guzti.
Erantzunak kargatzen...