Teknologia albisteak
4

GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuragarri.

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua.
2009-07-21 : 08:07

Mozilla Firefox nabigatzailearentzako Euskalbar gehigarria garatzen duen taldearen eskutik GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuratu daitezke jada.

GFAko Kultura eta Euskara Departamentuan lantzen ditugun software garapenentzako behin-betiko kokapena prestatzen dihardugularik, momentuz erabiltzaileei berauk eskuratze aldera OpenOffice eta MozillaFirefoxen repositorio ofizialak erabiliko ditugu. Prestatzen ari garen behin-betiko kokagunean gehigarriak eskuratzearekin batera, beraien iturburuak ere EUPL v1.1 eta NewBSD lizentzia bikoitzarekin eskuragarri jarriko ditugu, hartara, edozein enpresak edo garatzaileek iturburuak erabiliz baliabide eratorriak prestatzeko aukera izan dezan.

Gehigarrien zenbait berezitasun azaltze aldera, MozillaFirefox gehigarriarekin argazkiak GureGipuzkoara taldeka igotzeko aukera dago, aukera hau oraindik web bertsioan ezartzeke dugularik eta gehigarrian argazki bakoitzari lizentzia, hizkuntza, tagak, deskribapenak... sartzea daudelarik. OpenOffice-eko gehigarria erabiliz, argazki bat Writer, Spreadsheet eta Presentation azpiprogrametan arazorik gabe txertatzea dagoelarik. Kasu egin, argazki bat sartzerakoan argazkiari dagokion lizentzia eta URLa ere txertatzen direla.

Azpiko irudietan sakaturik dagokion gehigarriaren webgunetik berauk jeisteko aukera izango duzuelarik, zuen nabigatzailetan instalatu eta frogatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, hartara, ager daitezken akatsak (azalduko direla), zerrendatu eta hurrengo bertsiorako zuzentzeko aukera izan dezagun.

Ekin diezaiogun elkarlanari!

Erantzunak

joxefe
2009-07-21 : 10:51

Goiko irudian sakatuta, konexioak huts egiten du.

GipuzkoaKultura
2009-07-21 : 11:54

https konexio segurua da eta zure nabigatzaileari bertara sartzeko baimena eman nahi diozun galdetzen dizu. Baimen hori zure nabigatzaileari gehitu beharra daukazu.

juanan
2009-07-21 : 12:18

https://addons.update.mozilla.org/en-US/firefox/addon/13119



Horren ordez, beste url hau erabili dezakezu (ziurtagiri digitalarekin arazoak ekiditzeko):



https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/13119



Xabi: guregipuzkoako blogan ere aldatuko bazenu hobe...

GipuzkoaKultura
2009-07-21 : 12:28

Fixed!

Erantzun

Sartu