Krisialdi ekonomikoa, generoa eta ordainsaria
Krisialdi ekonomikoa, genero eta ordainsariaren inguruko Nazioarteko Topaketaren matrikulatzeko epea irekita dagoela gogoarazten dizut. EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasun Zuzendaritzak antolatu dute mintegia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen testuinguruan. Mintegia Donostiako Miramar Jauregian izango da, 2009ko irailaren 2, 3 eta 4a bitartean.
Nazioarteko Topaketa hau Europako beste Berdintasunerako Defentsa Erakundeekin soldata-diskriminazioaz, krisi ekonomikoak genero desberdintasunean duen eraginaz eta berdintasunerako oinarrizko eskubideaz eztabaidatzeko aukera ezin hobea da.
Informazio gehiago eta programa. Izena emateko, EHUko Udako Ikastaroen bitartez gauzatu beharko da, e-maila: cursosverano@sc.ehu.es.
Erantzunak kargatzen...