Sustatu logoa Teknologia albisteak

Urtebeteko espetxe-zigorra, Euskotrenen bagoi batean graffitia egiteagatik

Eibar.ORG
2009-07-21 11:07

Bostehun eta larogeita bat euroko kalte-ordainari eta urtebeteko espetxe-zigorrari aurre egin beharko dio gazte batek, Euskotrenen bagoi batean graffitia egiteagatik. Gertakizuna Eibarko tren geltokian izan zen , 2007ko apirilaren 22an, 18.15etan.


Margotutako trena: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: BBoveri

Dokumentu judizialak zehazten duenez, prozesatuak "ondasunari egiten zion kalteaz jabetuta" burutu zuen ekintza. Fiskalak Euskotreni 581 euroko kalte-ordaina ematea eta urtebete espetxean pasatzea eskatu zuen. Prozesatua eskaerarekin konforme agertu zen eta orain espetxera kondenatu dute "gauza publikoan kalteak eragiteagatik".

Kondenatutako gazteaz gain, beste 3 gazte omen zeuden kondenatuarekin, eta identifikatu gabe daude.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu