Sustatu logoa Teknologia albisteak

Laguntza eske: Elkarlanerako deia.

GureGipuzkoa.net-eko bildumetan Gipuzkoan bertan baina baita ere Gipuzkoaz at dauden makina bat kokapen daude eta horietako asko eta asko ezezagunak zaizkigu, horren ondorioz, erabiltzaileei eskaintzea daukagun argazkien inguruko informazioa motz geratzen da.

Beraz, Kultura eta Euskara Departamendutik laguntza eske gatozkizue: Erabiltzaileok ezagutu ditzazkezuen inguruetako argazkien geokokapenak eta informazio osagarria proposatzerik ba al duzue? Horretarako GureGipuzkoan harpidetzea baino ez duzue.

Esaten dugun informazio gabeziaren adibidetzat azpiko hauek aipatuko genituzke:

Ogoñon mendizaleak 1957. urtean.

Astigarragako sagardotegi ezezaguna.

Baserritar ezezaguna Zaldibarren.

Prozesioa Elgoibarko San Pedro auzoan.

Baserritarrak kokapen ezezagunean.

SanMigelko prozesioa kokapen ezezagunean.

Eskerrikasko zuen ekarpenengatik!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu