Barne Ministerioa eta Gurutze Gorria meme batean oinarritu dira "Aa" kanpaina egiteko
2009-07-17 18:07
Barne Ministerioak eta Gurtze Gorriak kanpaina bat bultzatu dute herritarrek "Aa" (Avisar a...) kontaktua gehitu dezaten bere sakeleko telefonoen agendetan. Eta "Aa" izeneko kontatu horretan, telefono zenbaki bat, larrialdi egoera batean abisatuko luketena. Ez da gauza berria.
Kanpaina botu dexente jasotzen ari da Meneamen eta bertako komentario batzuekin kronograma osatu daiteke, kanpaina hau nondik heldu den:
- 2005. ICE (In Case of Emergency) kanpaina bultzatu zuten Britania Handian. Bob Brotchie paramedikuak asmatu zuen, eta Vodafonek LifeSavers Awards saria eman zion.
- 2007. ICEren aldeko memea hedatu zen Espainian , eta oihartzuna lortu zuen baita prentsa tradizionalean ere. Meme hark Samur aipatzen zuen, eta Samurrek gezurtatu egin zuen kanpaina bultzatu zuenik. Are gehiago, ezertarako balio ez ziola esan zuen:
No tiene ninguna utilidad que se identifiquen los teléfonos a los que haya que llamar. En todo caso podría servir al hospital o a la Guardia Civil, no a nosotros.
- 2008. Errobera berrasmatu zuten Espainian... ICE beharrean, Aa kanpaina hasten da. Oraingoan, Samur beharrean, Gurutze Gorria aipatuta.
- 2009. Gurutze Gorriak eta Barne Ministerioak Aa kanpaina ofiziala abiatu dute. Eta prentsa oharrean behintzat, ez dute kanpainaren jatorria kontatu.
"Aa" kontaktua sortzearen ideiak badauzka akats pare bat, gutxienez:
- Badago ekimen internazional bat ICE erabiltzeko, eta zuzenean hori hedatzen hasi zen jendea.
- Askok "Aa" kontaktua hutsik izaten dute agendan. Horrela, sakelekoa poltsikoan sartuta nahi barik agendan sartu eta dei bat egiten baduzu, ez duzu benetako dei bat egingo.
Edonola, badirudi hasiera batean gezurtatu eta gezurtatu ibili ondoren, orain kanpaina ontzat eman dutela.
Erantzunak kargatzen...