Zer egiten duzu ingurugiroaren alde? 2 minutu dauzkazu bideo batean kontatzeko. Mare Urdina Nazioarteko Laburmetraien Online Lehiaketa da vidECO 2009.
Erraza da: irudien bitartez kontatu behar duzu egiten duzuna ingurugiroaren alde, 2 minututan asko jota eta irailaren 13a baino lehen. Partaide guztiek errekonozimendu bat jasoko dute, eta lanen kopuru edo kalitatea ikusita saria zabaltzea erabaki daiteke. Ekimen honen helburua partaidetza eta garapen iraunkorrerako ingurugiroarekiko kontzientzia sortzea da.
Oinarri eta baldintzak:
- Lehiaketan edozeinek parte har dezake, adin, nazionalitate, edo beste inolako mugarik gabe.
- Gaia: Zer egiten duzu ingurugiroaren alde?
- Mailak: bakarra, laburmetrairik onenari.
- Hizkuntza: Bideoak Gazteleraz, Euskaraz, Frantzesez, Ingelesez edo ahotsik gabe grabatuak izan beharko dira
- Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 laburmetrai bidali ahal izango ditu.
- Lanak originalak izan behar dira, argitaratu gabeak eta ezin dira lehenagotik sarituak izandako bideoak aurkeztu, ez eta beste lehiaketa baten erantzunaren zain dagoen filmik izan.
- Laburmetrailek 2 minutu baino gutxiago iraun beharko dute, izenburuak barne.
- Parte hartzaileek, dohainik emango dituzte bidalitako laburmetraien komunikazio publikorako, eta erreprodukziorako eta banaketarako eskubideak.
Bidaltzeko
leire.gaceo@euskosare.org helbidera, asuntoan soilik "vidECO" jarrita.
Epeak
Izen emateko epea iraliaren 13an bukatuko da, Euskal Herriko 24.00tan. Epaimahaiaren erabakia Irailak 18an emango da jakitera. Berdinketa egongo balitz, gehiago iraungo du bozketak, eta erabakia Irailearen 22an ezagutaraziko da.
Epaimahaia
Jasotako laburmetraia guztien artean EuskoSare-ren antolakuntzak aurrehautespen bat egingo du eta aukeratuek sariarengatik lehiatu ahal izango dute.
Proiektuan parte hartzen duten hiru bazkideak; Eusko Ikaskuntza, Surfrider Europa Fundazioa eta Euskal Herriko Federazioak osatuko dute epaimahaia. Epaia apelaezina izango da. Epaimahaikoak erabakiko du lehen eta bakarra den saria, edo saria eman gabe utzi dezake.
Saria
- Irabazleak diploma bat jasoko du eta EuskoSareren lankideongatik elkarrizketatua izango da. Bere elkarrizketa atarian argitaratuko da. Aldi berean, lanaren produkzioa izan dezake Mare Urdina proiektuaren ekintza pedagogikoetara zuzenduta.
- Parte hartzaile guztiak euren partaidetza ziurtatzen duen diploma online bat jasoko dute.
- Antolakuntzak saria handitzea erabaki dezake, beste errokonzimendu gehigarri bat atxikituz.
- EuskoSarek partaideei eska diezaioke lan originalaren bidalketa egiletasuna konprobatzeko. Hortaz, egileek lehiaketa amaitu ondoren hilabetez gorde beharko dituzte lanak formatu originalean.
Proiektuak Euskal Surf Federazioaren, Surfrider Foundation Europeren eta Eusko Ikaskuntzaren laguntza du.
Erantzun
Sartu