Apollo XI-an bidaiatuz, ilargia zapaldu zuen Neil Armstrong-ek Buzz Aldrin-ekin batera 1969ko uztailaren 20an. Astelehenean betetzen dira 40 urte. Apollo bidaien sekulako jarraipena egiten zen bere garaian, eta lehen aldiz gizona ilargi gainean zegoelaren irudiak ikusi ziren telebista bidez. NASAk irudiak berritu egin ditu irudi horiek, baina aitortu egin du zenbait grabaketa galdu egin direla
Urte berean baina hilebeta batzuk beranduago, azaroan, ailegatu ziren Apollo XIIan Conrad eta Bean.
Duela ia 50 urte, 1960 urtean hasi zen Apollo Programaren barnean kokatutako bidaiak izan ziren.
Sei misiok lortu zuten gizakiak Ilargira eramatea Apollo programak, 12 gizon ilargian ipiniaz. Apollo 11az gain Apollo 12, Apollo 14, Apollo 15, Apollo 16 eta Apollo 17 . Apolo 13ak arazoak izan zituen eta Lurrera itzuli behar izan zuen. Apollo 17a izan da Ilargira egindako azken bidaia, 1972. urtean. Gene Cernan komandantea izan da Ilargian egon den azken gizona.
Apollo 17 misioak atera zuen Blue Marble edo "kanika urdina" izeneko argazki famatua, ofizialki AS17-148-22727 argazkia. 70 milimetroko Hasselblad kamara batekin hartuta, 80 milimetroko lentea erabiliz.
Argazkiak.org | Kanika urdina edo Blue Marble © cc-by-sa: sustatu
Hondarribiko apaiz batek zorion-gutuna bidali zien astronautei, duela 40 urte... euskaraz. Eskerrak emateko erantzun zioten astronautek, ingelesez. Atzo zekarren Noticias de Gipuzkoak.