Teknologia albisteak
1

Etxekoandroid 09, telefonoetarako Android sistemaz jarduteko zaletu euskaldunen bilkura

Erabiltzailearen aurpegia
Antolatzaileen dokumentutik
2009-07-16 : 10:07

Euskaldunon artean Android-erabiltzaile komunitatea poliki-poliki sortzen ari da. Android Googlek sortutako sakeleko telefonotarako sistema eragile bat da, eta zenbait smartphone-tan ibiltzeko gai da. Googleren erantzuna Appleren iPhone-ari. Garatzaile eta zaletu euskaldunen bilkura bat antolatu da, bihar ostiralera hilak 17, goizez Donostian, eta Etxekoandroid 09 izena jarri diote.


Tagzaniakoen HTC bat, Android sistemarekin

Helburua

Helburua

Android Googlek sortutako sakeleko telefonotarako sistema eragile bat da. Googleren erantzuna Appleren iPhone-ari. Hego Euskal Herrian aurtengo apirilean saltzen hasi ziren Androidekin lan egiten duten mugikorrak baina hain zen handia smartphone hauekin lan egiteko nahia ezen batzuek Internet erabiliz lehenago erosi baizituzten . Android HTC enpresako mugikorretarako sortu bazen ere (G1 eta G2 telefonotarako hain zuzen ere), gaur egun beste enpresa askok sartu dituzte beraien smartphone-tan (eta hemendik gutxira Netbook delakoetan ere ikusiko dugu Android).

Berria.info-k esaten zuen bezala: "Apple erraldoiaren aurka lehiatzera dator, besteak beste, G1 telefonoa, baina askok uste zutenaren kontra, ez da bilatzailerik arrakastatsuenaren konpainiak berak sortutako telefonoa, HTCk sortutako baizik" . Googlek "bere softwarerik ezagunena mundu guztiaren esku jartzeko asmoz garatu du Android. Gmail, YouTube, Calendar, Google Maps eta StreetView ikusgarria izango dira, besteak beste, G1 telefonoan eskuragarri."

Etxekoandroid

Euskaldunon artean Android-erabiltzaile komunitatea poliki-poliki sortzen ari da. Komunitate hori osatzen dugunok elkar ezagutzeko eta gure mugikorretan erabiltzen ditugun tips&hacks partekatzeko helburuarekin, bilkura, topaketa edo NoConference bat antolatzea da deialdi honen xede.

Trikimailuak, teknikak, aplikazio gomendagarriak, programazioa, "firmware-updates", eta abarri hitz egiteko egun bateko topaketa informala izan daiteke Etxekoandroid'09 (horrela bataiatu baitugu, lagun baten ideia/txantxa bati jarraituz ;-)

Bakoitzak nahi duenari buruz (Android-ekin zerikusirik duen bitartean) hitz egiteko 6 minutu izango ditu (Pecha Kucha aurkezpen modukoak).

Jatorrizko deia Beers & Blogs edo Aprendices taldekoek egiten dituzten bezalako bilera bat egitea izango litzateke. Hizkuntza? Nahi duzuena, euskera, gaztelera, ingelesa...

Animatzen zara?

Non: Donostian, Korta eraikinean (Ikus-entzuneko A1 gelan), EHUren Ibaetako kanpusean.

Noiz:* Ostiral honetan, hilak 17. Goizeko 10etan hasi eta eguerdiko 12ak arte (gutxi gorabehera :-)

Jorratuko diren gaiak (besteak beste, eta adibide gisa - parte hartzaile bakoitzak gehitu ahal izango ditu nahi dituenak :-)

  • Firmware updates (firmware update) - Iñaki (i2MApp)
  • Enpresa2.0 erabilerako baliagarriak izan daitezkeen aplikazioak (SipDroid, Qik!, GTalk, JetPDF, TetherBot, ...) Juanan Pereira (Proyelia)
  • Tagzania for Android (Tagzania Crew, Mikel Kerejeta )
  • Android Development Challenge 2
  • OCR + Google docs. Beñat (Proyelia)
  • Android zerbitzariak monitorizatzeko (Aitzol Naberan, CodeSyntax)

Inskripzioa

Doakoa. Parte hartu nahi baduzu, agertu zaitez ostiralean bertan Korta eraikinean. Eskertuko genizuke hori bai, mezu bat M8R-uv3dy1 a bildua mailinator.com postara bidaliko bazenu zure parte hartzearen berri emanez.

Erantzunak

Sustatu
2009-07-17 : 13:26

Hemen gaurko bilkurako argazki batzuk.



Argazkiak.org | Etxekoandroid 2009 © cc-by-sa: sustatu


Argazki honetan: Gorka Julio (Elurnet), Juanan Pereira (Proyelia), Aitzol Naberan (CodeSyntax), Mikel Kerejeta (Tagzania).


Erantzun

Sartu