Pasa den asteburuan State of the Map 2009 (SOTM09) konferentzia ospatu da Amsterdamen. Pasa den astean iragarri genuen moduan ebentu hau OpenStreetMap-en ingurukoa da eta 250 pertsona inguru batzea lortu zuen.
Hiru egunetan zehar hainbat hitzaldi egon ziren, OSM-ren egungo egoeraz, etorkizuneko erronketaz, proiektu berrien aurkezpenak, etab. Nik neuk hauxek nabarmenduko nituzke:
- Making money with OSM (Nola egin dirua OSM-rekin) Frederik Ramm (Geofabrik ). OSM-ren inguruan dirua nola egin daitekeen aztertu zuen bere enpresarekin izan duten esperientzia azalduz.
- How people search for locations (Erabiltzaileek nola bilatzen dituzten kokapenak) Ed Freyfogle (Nestoria ). Google Maps eta Yahoo OSM-rekin alderatu zituen, eta azken honek erabiltzaieengana gerturatu behar duela.
- Free and Open Palestine (Palestinako mapa librearen proiektua) Mikek Maron (OSMF): istorio ederra kontatu zuen Mikel Maronek, berak eta bere lankideek Palestinako mapa librea sortu zutenekoa.
Bestalde, hainbat hizlarik beren herrialdeetan OSM-ren egoera zein zen azaldu zuten. Mapak egiteko GPS aparailuak edota satelite irudiak erabiltzen ditugu OSM-n gabiltzanok, baina zenbait herrialdetan GPS aparailuak debekatuta daude eta ez dago satelite irudi onik. Hitzaldi deigarrienak hauek:
- Egipto: orain hilabete eskax batzuek baimendu dute GPS aparailuen erabilera. Urtebetean aurrerapen handia egin dute bolondres gutxi batzuen lanari esker.
- Kuba: benetan deigarria da bertako mapeatzeko sistema. GPS aparailuak debekatuta daude herrialdean eta aireko irudiak ez dira oso lagungarriak izaten. Mapak eskuz marrazten dituzte eta erreferentzia geografiko jakin batzuekin OSM-ra eraman.
- Japonia: bertako jendearen lanerako borondatea argi geratu zen. Santutegiak nola mapeatzen dituzten azaldu zuen, ikusi aurkezpenaren bideoa , laburra da eta merezi du.
Tagzaniarrak gustura ibili gara bertan. Komunitatean ezagunagoak bilakatzeaz gain Mapapel proiektu berriaz hainbat iritzi jaso ditugu, eta gure kamisetak jendearen gustukoak direla egiaztatu dugu. Bertan Tagzaniak egindako aurkezpena hemen ikus dezakezu.
Slideshare-en hainbat aurkezpen daude jadanik, baita zenbait bideo ere SOTM-ren Vimeo kontuan. State of the Map-en wikian informazio guztia ari dira eguneratzen (hizlariak, bideoak eta aurkezpenak).
Erantzun
Sartu