Eibarko Udalak eta Planocorto elkarteak fikzio eta animazio lanak sarituko dituzte. Nahi beste lan aurkez daitezke, hizkuntza eta gai aldetik mugarik gabe.
Lanak DVD formatoan aurkeztu beharko dira, obra bakarra DVD bakoitzean. Ez da gaiari edo hizkuntzari buruzko mugarik ezarri, baina Euskadiko hizkuntza ofizialen batean egina ez badago, euskarazko zein gaztelerazko itzulpena ere gehitu beharko zaio lanari. Obrak gehienez 30 minutuko iraupena izango du.
Lanak eta izen-emate fitxa ondo beteta helbide honetara helarazi beharko dira:
Eibarko Udala - Pegora "Asier Errasti" X. Laburmetraia Jaialdia Untzaga Plaza 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Lanak onartzeko epea: 2009ko urriaren 9a. Laburmetraia jaialdia: 2009ko azaroaren 16tik 21era. Sari banaketa: 2009ko azaroaren 21ean. Orduan jakinaraziko dira saridunak nortzuk diren.
Epai-mahai ofiziala hainbat kidek osatuko dute: bideo, telebista, musika, arte eta komunikazio arloetako adituek.
Sariak honako hauek izango dira:
Parte-hartzaileen artean eibartar bat baino gehiago badago, bertako bideo onenari 300 -ko saria emango zaio. Derrigorrezkoa izango da errealizadorea edo haren ordezkariren bat bertan egotea.
Hautatutako lanak Asier Errasti Eibarko X. Laburmetraia Jaialdiaren barruan erakutsiko dira 2009ko azaroaren 21etik 16ra. Era berea, lanak Jaialdiaren promozioa egiteko erabiliko dira Eibarko Vocento taldearen telebistan (KTB).
cultura.ei@eibar.net Pegora (herritarren informazio bulegoa): 943708400 Eibarko Udaleko Kultura Saila: 943708435
Erantzun
Sartu