Sustatu logoa Teknologia albisteak

Non dago Wally Iruñeako zezen plazan?

Sustatu
2009-07-14 12:07

Argazki erraldoiak sareratu dituzte Sanfermin.com webgunean. Zoom aukeraz argazkia anpliatu ezkero, Plazan daudenen aurpegiak arazorik gabe ikusten dira.

Benetan collage bat da, hainbat irudiz sortua. Apur bat bilatuta, argazkien arteko loturak topa daitezke... buruak mugituta, lotu gabeko barandilak eta abar.


Argazkiak.org | Zezen Plaza, Sanferminetan © cc-by-sa: sustatu

Beste honetan ere, bazterrak altura desberdinetan ikusten dira:
Argazkiak.org | Zezen Plaza, Iruñean © cc-by-sa: sustatu

Antzeko argazki gehiago ere badaude:

Sartu eta azpiko argazki txiki baten klik eginez, zoom batek zati hortaraino eramaten zaitu.

Twitterren ikusia: Oier Araolaza

Azken entzierroa

Gaur izan da aurtengo Sanferminetako azken entzierroa. Garbia eta azkarra izan da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu