Hildako bat gaurko entzierroan
Aurtengo entzierrorik arriskutsuena bizi izan dugu gaur goizean. "Capuchino" izeneko zezena atzean geratu eta batera eta bestera jo du zenbait minutuz. Gutxienez lau lagun zauritu ditu adarkadaz, eta horietako bat ordubete beranduago hil da Nafarroako Hospitalean. Azken 30 urteotan hil den laugarren korrikalaria da gaurkoa.
Oso entzierro arriskutsua gaur goizekoa. Ibilbide osoan izan da arriskutsua, baina batez ere "Capuchino" zezena Telefonicako inguruan atzean geratu denean. Plazarako bidea baino, atzeraka egin du behin eta berriro, tarte horretan hainbat lagun zaurituz.
Lau korrikalari adarkadaz zauritu ditu eta horietako bat, lepoan zauritu ondoren, ordubetera hil da Nafarroako Hospitalean.
Hildako horretaz gain, beste hiru zauritu larri ere izan dira, bata Mercaderes kalean (sabelean adarkatuta) eta beste bi Telefonican (izterrean adarkatuta).
Azken urteotako laugarren hildakoa.
Azken 30 urteotan beste hiru hildako ere izan dira San Ferminetako entzierroetan. 1980an eta 1995ean bi iparramerikar hil ziren, eta 2003. urtean korrikalari nafar bat.
Erantzunak kargatzen...