Teknologia albisteak
1

United-ek gitarrak apurtzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza
2009-07-09 : 17:07

Sons of Maxwell taldekoei United hegazkin konpainiak gitarra bat apurtu zien. Erreklamazioak egin bain, baina ez zuten lortu emaitza egokirik. Kantu bat idatzi (United breaks guitars) eta YouTuben jarri dute. Emaitza ia 500.000 pertsonak ikusi dute jadanik:

Enrique Dans blogariak komentatzen du nola gauza hauek hitz eginez konpontzen diren, baina enpresa handiek ez dutela horrelakorik egin nahi izaten.

Garaiak aldatu dira eta honetaz ikasten joan beharko dute konpainia handiek. Seguru kanpaina honek gitarra berri batek baino kalte handiagoa egin dio United-i.

Erantzunak

maxwell
2009-07-12 : 03:35

Uztailaren 6an igo zuten bideoa Youtube-ra eta bost egunetan, Uztailaren 11an, 2 miloi bisitatik gora dauzka jadanik.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago