State of the Map urtero egiten den nazioarteko bilkura da, OpenStreetMap munduko mapa libre eta editablearen ingurukoa. Aurtengo edizioa gaurtik igandera arte, uztailaren1 12ra arte, ospatuko da. Hemen gaude Tagzaniakoak, Amsterdamen.
OpenStreetMap mundu osoko mapa libre eta editablea da. 2004an abiatu zen zu bezalako jendearen eskutik. Munduko edozein lekutako informazio geografikoa ikusi, editatu eta erabiltzeko aukera ematen dizu.
Geografiarekin lotutako hainbat gairen inguruan jardungo da bertan, besteak beste: Zein da geo-informazioaren benetako balioa? edota Nola lehiatu daitezke OpenStreetMap bezalako ekimen kolaboratiboak eskaintza komertzialekin?.
Tagzaniak ere parte-hartze txiki bat izango du bertan, adibidez OpenStreetMap nola darabilen erakutsiz edota Mapapel (erditzen ari den proiektua) aurkeztuz.
Erantzun
Sartu