Teknologia albisteak

Ai ama!, modernidadea Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-08-17 : 10:08

Moda, argazkilaritza, musika eta ikus-entzutezko produktuak suspertzeko gogoz antolakuntza talde bat batu da Mundaka-Bermeo inguruan. Lekuko erreferentzia izan nahi dute. Jentea animatu eta parte-hartzea aktiboa izan ez arren, itzel pasa eragiteko intentzioa daukate. Beste modu batera ezin-eta, gainera, formula barrienarekin bat eginik: "guk antolau, zuk kritikau" delakoa.

Jai erdi-pribatuetan agertu, foto-makinari "klik" egin eta azkenez interneten ipini. Norgehiagoka baten antza dauka: "nor da gehien agertuko dena?, zein da modernoena?". Zenbat eta sarriago agertu, norbera modernoago. Munduko moda-modako uri handienetan, Bartzelonan, Berlinen, Londonen, New Yorken eta Los Angelesen, gero eta ugariagoak dira honen estiloko elkarteak. The Cobra Snake da munduan famatuenetarikoa, bertan agertzen dan Cory Kennedy gazte jaizale, mozkor, lohi eta zatarra celebrity eta mundu osoko gazte askorentzako moda ikono bihurtu duena. I Can Teach You How to Do It da Europan oihartzun handiena izan duen webgune modernoa, web honetan DJ baten festen, gauen nondik norakoak agertzen dira.

Erref.: Ai Ama!, Mundekar Baten Bitakora 2.0

Erref.: Aiamaweb.com

Erantzun

Sartu