Teknologia albisteak

Munduko Xakelari onenak Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Donostia Chess Festival
2009-07-07 : 11:07

Munduko xakelari onenak eta hemengo jokalari onenek jokatuko duten Donostia Chess Festival jaialdia gaur asteartea hasiko da 16:30tan Donostiako Udaletxeko Batzar Areto Nagusian.

Donostiako Gros Xake Taldeak antolatuta munduko jokalari onenetakoak bilduko dituen 4 txapelketa jokatuko dira gaur hasi eta uztailaren 16ra arte Donostian.

Bertaratuko diren jokalarien artean, munduko txapeldun izandako hiru jokalari ditugu, Anatoly Karpov (txapelduna 1975-1985 eta 1993-1999 urteen artean), Ruslan Ponomariov (12002) eta Rustam Kasimdzhanov (2004). Jokalari onenak bilduko dituen txapelketa , Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburua izateko proiektua sustatzen duen bulegoak babesten du.

Kutxak babesten duen bigarren txapelketan txapelketaren antolatzailea den Gros Xake Taldearekin jokatu ohi duten Nazioarteko hainbat Maisuk jokatuko dute Donostiakoa bertakoa den jokalari batekin: Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisu donostiarrarekin.

Euskal Xake Eskola txapelketan Euskal Herriko hainbat jokalarik nazioarteko jokalari indartsuenetakoekin jokatuko dute. Euskaldunen ordezkari izango dira Santiago Gonzalez de la Torre bilbotarra, Iñigo Martin Alvarez donostiarra eta Mikel Huerga Leache iruindarra.

Edonola ere, txapelketa bereziena, 10 emakumek jokatuko duten Gipuzkoako Foru Aldundia deitutakoa izango da.

Txapelketako partidak jarraitzeko Donostiako Udaletxera gerturatu zaitezkete, sarrera librea baita, bertan pantaila erraldoi baten partidak ikusi ahal izango dira, baina ezin bazarete hara joan, Internet bidez ere jarrai daitezke partidak, txapelketaren webgune ofizialean

Erantzun

Sartu