Pablo Zulaika gasteiztarrak Mexiko DFko kaleetan dauden testu publikoetan ikusitako akats ortografikoak (azentu-markak, gehien bat) zuzendu egiten ditu. Hona hemen bere proiektua laburbiltzen duen bideoa. Ideia ona da: nor ausartuko da gauza bera egitera euskaraz egunero pairatzen ditugun hankasartze larriekin?
Acentos perdidos blogaren bidez gidatzen du bere gurutzada Zulaikak. Beste batzuk ere inplikatu ditu, eta atzo, Tildetón bat antolatu zuten, kalez kale egoera lagun askoren artean zuzentzen saiatzeko.
Noticias de Gipuzkoan azaldutako erreportajeak eman zidan pista albiste honen inguruan duela egun batzuk: De la libreta de ideas a la acción poética.
Erantzun
Sartu