Teknologia albisteak

Ikurren guda, baita itsasoan ere

Erabiltzailearen aurpegia
Xuriken
2009-07-07 : 09:07

Bandera kontuez ari garela, akordatu naiz lurrean ez ezik itsasoan ere izan direla azkenaldian "ikurren guda"rekin zer ikusirik duten gertakariak (akaso baita airean ere). Gipuzkoako kai batzuetan Guardia Zibila inspekzioak egiten ari omen da ea untziek bandera espainola egoki jarrita daukaten.

Erantzun gisa irten zen hau hemen. Baina Xurikenek adibide grafikoak bidali ondoren, portadara ekarri dugu.

Lehenik eta behin, saiatuko naiz azaltzen itsasoan zeintzuk diren banderei dagokienean jarraitu beharreko neurri zorrotzak.

Itsasontziak matrikulatuta dauden Estatuaren bandera eraman behar dute txopan. Estatu espainolean derrigorrezkoa da, beti, itsasoan nahiz portuan (ezagutzen ditudan herri guztietan da halaxe).

Gero, kortesiazko banderak daude. Normalean, kortesiazko bandera edozein izan daiteke (baita pirata ere). Eta, Estatu espainolean, erkidego autonomoen banderen erabilera zehatz mehatz arautua dago. Itsasontziek, beraz, ikurriña eraman dezakete, beti ere Espainiako bandera behar bezala kokatua badute (txopan) eta estatukoa baino txikiagoa bada.

Kortesiazko banderak itsasontziaren (kasu honetan beleroaren) ababorreko obenkean (mastatik karel ondora doan kableetako bat) jartzen dira, eta halaxe egin behar da ikurriñarekin. Goiko bideoan adibide bat, ikurriña kortesiazko bandera gisa.

Beste herrialde bat bisitatzen denean, kortesiazkoa bezala uler daiteke baina zenbait uretan derrigorrezkoa da bisitatzen den Estatu horretako zapia aideratzea. Kasu honetan, istriborreko obenkean egin ohi da. Untzien terminologia apur bat argitzeko, hona grafiko bat:

Gipuzkoako itsasontzi batek Lapurdira joan nahi badu, beraz, atzean bandera espainola eraman beharko zukeen (besteak baino handixeagoa), ezkerrean ikurriña eraman dezake (nahi badu) eta eskuinekoan, printzipioz, frantsesa. Lapurdikoa Gipuzkoara datorrenean, berdin, txuri-gorri-urdina gorri-horiagatik aldatuz, eta alderantziz.

Noala harira. Hondarribian, esaterako, azken aldian (Jaurlaritza berria osatu aurretik ere) Guardia Zibila portuko irteeran maiz egoten dela entzun dut, itsasoratzen diren barkuak behatu eta legedia betetzen ote duten kontrolatzeko. Ez baduzu betetzen, geldi zaitzakete, baita isuna jarri ere.

Aste honetan, gainera, erakunde armatu horretako txalupa azkar bat iritsi omen da Kontxako badiara, "zodiac" batek lagunduta. Eta handia zain zegoen bitartean, txikia inguruetan ainguratutako itsasontziak miatzen aritu omen zen.

Ez dakit banderen gudan ari ote ziren ala ez.

Lotura honetan Estatu espainoleko legedia irakur daiteke (Armadaren itsasontziei ere egiten die erreferentzia).

Eta beste honetan argibide gehiago.

Hori bai, ez dei nazionalista gero!

Hona pasarte mamitsu batzuk:

"El izado de la bandera del país anfitrión se hará en la driza de señales disponible más exterior de la banda a tierra y en tanto esté izada la bandera nacional. El tamaño será siempre inferior a la bandera nacional".

"Con independencia de que el izado de la bandera nacional del país como cortesía —como su propio nombre indica— no es exigible a ninguna unidad de la Armada, el izado del torrotito en puerto o fondeadero extranjero ya es en sí mismo una muestra de cortesía".

"Las banderas y enseñas reconocidas en los Estatutos de las Comunidades Autónomas podrán izarse en puertos nacionales y aguas interiores, pero siempre al mismo tiempo que el Pabellón nacional y con el tamaño que se determina en el artículo segundo".

Erantzun

Sartu