Uztailaren 7an Baionako IUTen izango da mintegia, eta auzitegiaren lanaren berri emateaz gain, aste honetan Alderdien Legearen inguruko erabakia ere komentatuko da. Mintegian parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du bezpera arte, uztailaren 6ra arte.
UEUren Udako Ikastaroen baitan izango da mintegia. Giza Eskubideen Europako Auzitegia: 60 urte lanean mintegian auzitegi berezi honen lanaren nondik norakoak emango ditu Joana Falxa Zuzenbidean lizentziatuak.
Parte-hartzaileei egunerokotasunean Auzitegiaz egiten diren aipamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak transmititu nahi dira, beharrezko unean esku artean izan ditzaten. Bide horretan, aste honetan Auzitegiak Alderdien Legearen inguruan hartu duen erabakia ere izango da mintzagai.
Mintegian parte hartu nahi duenak telefonoz eman dezake izena. UEUren Eibarko egoitzara deitu beharko du (0034) 943 82 14 26 telefonora.
Erantzun
Sartu