Elgoibarko Udalak Gotzon Garate beka sortu du, euskara arloko ikerketa sustatzeko. Bekaren ikerketa esparruak euskararen ezagutza, erabilera eta hizkuntza aberastea izango dira.
Beka hori arautuko duten oinarriak (pdf) onartu ditu Elgoibarko Udalak. Oinarri horien arabera, bekaren gehienezko iraupena 14 hilabetekoa izango da, eta zenbatekoa berriz, 6.000 eta 20.000 euro artekoa. Ikerketa lana euskaraz egingo da, eta originala eta argitaratu gabea izan beharko da.
Udalak bi edo hiru urtetik behin egingo du deialdi hau. Aurtengoaren xedea izango da Elgoibarko toponimia bildu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egitea. Eskatzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke. Eskatzaileak (edo taldea baldin bada, taldea osatzen duten kideetako batek gutxienez) Euskal Filologia edo Historia ikasketak burututa izan beharko ditu, edo ikasketen azken ikasturtean egon beharko du; edo bestela, euskal hizkuntzalaritzari buruzko ezagupena eta trebakuntza egiaztatu beharko ditu.
Azterlana euskaraz egin beharko da, eta horren laburpena ele bietan. Lana Udaleko Euskara Batzordearen ardurapean eta Euskaltzaindiaren gidaritzapean burutuko da. Eskabideak eta dokumentazio osagarria eskatzeko:
Elgoibarko Udaleko Euskara Saila
Nafarroa plaza 3, 1. ezk
Elgoibar 20870 (Gipuzkoa)
Nafarroa plaza, mapa Tagzanian
Epea: 2009ko irailaren 1etik 30era bitartean.
Informazio gehiagorako: euskara@elgoibar.org edo 943744366.
URLA: http://elgoibar.org/webb/albisteak/bekaren.pdf (pdf)
Erantzun
Sartu