Zientzia eta teknologia hezkuntzan mintegia egin zen astelehenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Kultura zientifikoaren Elhuyar Laborategiak antolatzen duen bigarren mintegia dugu hau, eta gizartean kultura zientifikoa sustatzea du helburu.
Batxilergotik hasi eta unibertsitate-ikasketak amaitu arte ikasleek jasotzen dituzten zientzia eta teknologiako edukiak zein diren, zer metodoren bidez helarazten zaizkien, eta gero eduki horiek lan- eta ikerketa-munduko beharrekin bat egiten duten aztertu eta eztabaidatu zuten hizlariek. 70 lagun inguru bildu ziren mintegian. Hauek izan ziren mintegiko hizlariak: María Teresa Nuño, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen Didaktikako katedraduna; Beatrice Boots, Herbehereetako Beta Techniek plataformako zuzendariordea; Jon Irazusta, UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasunaren saileko errektoreordea; Vicente Atxak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari nagusia; Miguel Angel Sanz, Tecnaliako merkatu eta teknologia arduraduna; Pello Uranga, CEITeko Tratamendu Termomekanikoen taldeko ikertzailea.
Mintegian eman ziren hitzaldi guztiak Kultura zientifikoaren Elhuyar Laborategian daude eskuragarri.
Erantzun
Sartu