Teknologia albisteak
9

Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioan

Erabiltzailearen aurpegia
Nick Dut Nik
2009-07-01 : 16:07

ETB3k eta Nick Dut Nik saioa ekoizten duen Factoria Crossmediak esperimentu bitxia egingo dugu gaur: saioak dirauen bitartean, telebistan zuzenean ikusiko dira ikusleek Twitter bidez igortzen dituzten mezuak.

Proba piloto guztiz esperimentala izango da gaur gauekoa, eta beraz oso litekeena da erroreak, mezu galduak eta bestelako akatsak gertatzea. Ikusle eta jarraitzaileei, beraz, ulerkorrak izateko eskatu nahi diegu aldez aurretik. Proba ondo ateratzen bada, sistema fintzen joango gara aurrerantzean.

Esperimentuan parte hartzeko baldintza sinple-sinple batzuk jarri ditugu:

  1. Mezuak telebistan agertzeko, #nickdutnik etiketarekin markatu beharko dira.
  2. Etiketa horrekin markatutakoen artean, euskarazko mezuak soilik pantailaratuko dira momentuz.
  3. Gaiaren aldetik, ez da mugarik ezarriko: mezuak edukiaren saioaren ingurukoak izan daitezke, baina bestelakoak ere sartuko dira, iraingarriak ez diren bitartean.

Hala Nick Dut Nikeko lantaldea nola ETB3koa oso ilusionatuta gaude gaurko esperimentu honekin, eta uste dugu oso aukera interesgarriak zabal ditzakeela telebista egiteko moduan. Hori dela eta, gonbitea luzatzen dizuegu ikusle eta jarraitzaileoi gaurko saioan era aktiboan parte hartzeko. Balorazioa ere denon artean egingo dugu

Erantzunak

Luistxo
2009-07-01 : 16:50

Zorionak. Ikusiko dugu nola irtengo den, baina saiatzea primerakoa iruditzen zait.


Hori bai, zuen webgunean dauden bideoak... pentsatzen dut erreportaien bideoak direla, emititzeko moduan eginak.


Hortaz, egongo da modurik gaurko emanaldia grabatzeko eta tweet jario horren aldi-bereko jardunarekin ikusteko bideoak bihar edo etzi?


bedaio3000
2009-07-01 : 17:05

Ea ondo ateratzen den, ekimen politte. Internet bidezko TB kanal batzuetan badago aukera hori.

Abantallen artean, mezuaren kostua, 0 euro, telefonia operadorak baietz eskue sartu...

Zorionak!

Iban Arantzabal
2009-07-01 : 17:33

Bedaio3000 anonimoak esan duen moduan, interesgarria. Burura datozkit teknologiarekin derrigor lotu barik dauden saio batzuk eta Twitter erabilera... Pena ikus-entzuleen ehuneko handienak ez jakitea Twitter zer den ere.



Baina Nick Dut Nik-erako interesgarria, bai horixe!

xuriken
2009-07-01 : 18:36

Ideia ona da, dudarik gabe.



Nik, oraindik ikusi ez badut ere, horrelaxe irudikatzen dut:

Ikusentzuleek mezuak bidali #nickdutnik etiketa erabiliz, eta grabatutako saioaren azpialdean, (egun SMSak agertzen diren antzera) txioak agertaraztea. Baina mezua igortzeagatik ordaindu gabe, noski!



Zorionak!

Mikel
2009-07-02 : 01:04

Amaitu da saioa. Mundiala iruditu zait. 270 komentario inguru egon dira. Telebistan interakzioa zuzen-zuzenean. Zorionak Lost in eta NickDutNik!


Maite Goñi
2009-07-02 : 07:35

Lehenengo saiakera honetan esan zena jakin nahi baduzue, Twitter search bilatzailean #nickdutnik etiketa ipiniz, bidalitako iruzkin guztiak ikus ditzakezue.

Joxe Rojas
2009-07-02 : 11:58

Ni saiatu nintzen emisioa TDT bidez grabatzen, baina makinak kale egin zidan eta teknopolisen amaiera baino ez daukat grabatuta :( Dena den, uste dut Factoriakoek mini-dokumental moduko bat egin nahi dutela atzoko esperientziarekin, ea irudiak hartu dituzten...

Joxe Rojas
2009-07-02 : 14:42

Factoriako lagunek esperentziaren testimonio labur bat prestatu dute bideoz (gazteleraz)


Goio A.
2009-07-03 : 11:19

Ekitaldiak oihartzuna izan du hedabideetan…
Publico


Erantzun

Sartu