Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko Filmategiaren bitartez, abian jarri duen Zinea Euskaraz ekimenak asteburu honetan izango ditu bere lehen proiekzioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sei zinema areto komertzialetan.
Aupan Etxebeste, fotograma bat
Zinema areto komertzialetan euskaraz bikoiztutako pelikulen sustapena lortu nahi duen programa honetako arduradunak hasi dira zenbait urrats ematen, eta lehenengoa ostiral honetatik aurrera (uztailaren 3, 4 eta 5ean) emango dute. Aurretik euskaraz bikoiztu diren pelikulen reposizioarekin hasiko dute ekimena. Horretarako, adin guztietako ikusleei zuzendutako, eta estreinatu ziren garaian arrakasta izan zuten zenbait film aukeratu dituzte. Besteak beste, Aupa Etxebeste!, Perez Sagutxoa edo Obaba filmak ikusi ahal izango dira euskaraz zinema aretoetan asteburu honetan.
Zinea Euskaraz ekimenaren helburua, EAEko zinema areto komertzialetan estreinatuko diren pelikulak euskaraz bikoiztu eta eskaintzea da. Film berrien gaztelaniazko estreinuekin batera euskarazko eskaintza lortu ahal izatea da azken helburua. Honez gain, kaleratzen diren DVD komertzialetan euskarazko banda gehitzea da ekimen honen beste helburuetako bat.
Asteburu honetan izango diren emanaldiak honako hauek dira:
Argazkiak.org | Zinea euskaraz lehen emanaldiak © cc-by-sa: sustatu
Erantzun
Sartu