Larunbatean hasiko da Frantziako Tourra, txirrindularitza denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuena eta hori dela eta, Tropela Elkarteak www.tropela.net webgunean antolatzen duen lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Euskaraz, zure ingurukoekin, Tourraz gehiago gozatzeko aukera eskaintzen du, parte hartzea doakoa da eta sari itzelak daude. 10.000 kideko Tropela osatzeko zuen laguntza behar dugu. Animatu!
Urtero ohi bezala, aurretik Euskal Herriko Itzulia eta Italiako Giroa antolatu dira. Orain Frantziako Tourraren txanda da eta esan beharra dago inoiz baino jendetsuagoa eta sari gehiagorekin datorrela.
Aurtengo edizioa bosgarrena izango da. Urtetik urtera parte hartzaileen kopurua igotzen joan da eta aurtengoan marka guztiak hautsiko direla aurreikusten da. Orain arte bezala, parte hartzea doakoa izango da eta parte hartzea internet bidez soilik gauzatu ahal izango da. Pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake eta kiniela horretan gustuko dituen txirrindulariekin bere taldea osatuko du. Talde hau osatzeko edota aldatzeko epea uztailak 4ean arratsaldeko 16:00tan amaitzen da, Frantziako Tourra hasten den une berean. Momentu horretatik aurrera aldaketarik ezingo da egin kinieletan. Parte hartzaile bakoitza osatu duen taldeko txirrindularien arabera puntuak pilatzen joango da eta metatutako puntu horien arabera erabiltzaileek sailkapen nagusia osatuko dute.
Lehiaketa hau burutu ahal izateko Tropela Elkarteak hainbat entitaterekin elkarlanean ari da eta makina bat euskal txirrindularik beren laguntza eskaini digute. Laguntza honi guztiari esker, sari bikainak bildu ditugu parte hartzaileen artean banatzeko: astebeterako bidaia Kanariar Irletara (Eroski Bidaiak), mendiko bizikleta (Kirol Jokoa), Lesakako Atxaspi eta Zarauzko Olatu hoteletan egonaldiak, afariak (Hernialdeko Ostatua), sagardotegian otorduak (Rezola sagardotegia), harpidetzak (Hitza),... eta egunero euskal txirrindulariek eskainitako eta sinatutako maillotak (Mikel Astarloza, Haimar Zubeldia, Amets Txurruka...). Eta aurtengoan erakargarritasun nagusi bezala Lance Armstrong (7 Tourretan garaile) eta Alberto Contadorren (2007ko garailea) maillotak sinatuta izango ditugu sari gisa.
Ez dago soberan gogora ekartzea Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat dela. Gure helburua euskara eta teknologia berriak uztartzea da txirrindularitzarako afizioa aitzakia moduan erabiliz.
Euskaldun eta txirrindularitza zale guztiei gonbitea egiten diegu Tropela.net proiektua gertutik ezagutzera eta bertan parte hartzera.
Kaixo,
http://www.garatour.com -en ere tour-erako porrak ere egin daitezke
Badaukagu guk apustuzale fama ondo irabazita!!!