Teknologia albisteak

Txinan negozioak egiten laguntzeko jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Goiena
2009-07-06 : 11:07

Debagoieneko Mankomunitateak, Gipuzkoako Txinatarren Institutuaren laguntzarekin, 'Nola egin negozioak Txinan' izeneko jardunaldia antolatu du uztailaren 9rako. Ekimena Txinako merkatuaren antolaketa ezagutu gura duten profesional eta enpresa txiki edo ertainei; eta baita nazioartean lan egin gura duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Hainbat gai landuko dituzte: Txinak dituen aukera eta mehatxuak, Txinako enpresen perfila, hornitzaile eta bezeroen bilaketa, logistika eta garraioak eta beste.

Helburua:
- Txinak eskaintzen dituen negozio aukerei buruz informatzea.
- Herrialde honetan negozioak egiteko kontuan hartu beharreko aspektuak aztertzea.
- Gipuzkoako Txinatar Institutuak enpresa eta profesionalei zuzendutako formazio programaren berri ematea.


Eguna: 2009ko uztailaren 9, osteguna.
Ordutegia: 17:30 – 19:30
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, 2.Solairua (Udalaitz Aretoa). Arrasate
Aurkezlea: Gipuzkoako Txinatar Institutua.

Nori zuzendua:
- Txinako merkatuaren antolaketa ezagutu nahi duten profesionalak eta enpresa txiki eta ertainak.
- Internazionalizatu nahi duten enpresa txiki eta ertainak.

Egitaraua:

- Txinak merkataritzarako eskaintzen dituen aukerak eta mehatxuak.
- Txinako enpresen perfila.
- Hornitzaile eta bezeroen bilaketa Txinan.
- Misio komertzialak Txinan.
- Kultura diferentziak eta negoziazio arrakastatsua.
- Logistika eta nazioarteko garraioak.
- Merkataritza babes neurriak eta Txinako inportazioei aplikatutako aduana praktikak.
- Nazioarteko merkatuetan erabilitako ordainbideak. Dokumentu kredituak.

Erantzun

Sartu