Donostian bizikletan biluzik ibili ohi zen gizona urtebeteko kartzelara zigortu dute. Maiatzaren 30ean hiriaren erdialdean udaltzaingoarekin izandako eztabaida baten ondoren egindako "exhibizionismoagatik" urtebeteko zigorra jaso du nudista frantziarrak.
Epailearen ustetan, oso kontutan hartu beharrekoa zen egun horretan "ume" eta "gutxitu psikiko" ugari zeudela inguruan.
Bideo duela hilabete batzuetakoa da, Ramon Etxezarreta udal ordezkari zenekoa, eta kasualitatez ageri da bera irudi finkoan.
Erantzun
Sartu