Teknologia albisteak
22

EITBko eguraldi-mapa berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-06-29 : 17:06

Zurrumurru, txiste eta diskusio askotarako eman du kontuak eta, azkenean, hara: badugu eguraldi mapa berria.


Argazkiak.org | EITB eguraldi-mapa berria © cc-by-sa: asarasua

Hona hemen aurrekoa:


Argazkiak.org | Eguraldi mapa ETB1n © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

erral
2009-06-29 : 17:44

Andoni Aizpuru agertzen den mugan Zuberoako bazterra tapatuta dago eta ez da ikusten... non jarriko ote dute Iparraldearen ekialde muga? Zuberoan agertuko da marra ala Biarnoko ekialderaino eramango dute?



Ea kanporako zoomarekin erakusten duten...





Bittorio Maortua
2009-06-29 : 18:09

Karrantzako punta ere markoz kanpo geratu da, eta baita Nafarroako Erribera hegoaldea ere.

Fran
2009-06-29 : 18:15

Eitberen webean ikus daiteke mapa hori www.eitb.com/eguraldia helbidean.


Bilbon gutxi axola zaigu Biarno edo Zuberoako eguraldia, baina bai Laredo, Noja, Ajo edo Somokoa. Eta mapa horretan ez da ematen Cantabriako hondartzen berri. Zergatik?


Xabi
2009-06-29 : 18:16

Zehazki Lanestosa da mapatik kanpo geratzen den Bizkaiko udalerria.

Bittorio Maortua
2009-06-29 : 19:03

Fran, zuri bost axola Zuberoako eguraldia, baina ETB ikusten ari den xiberotarrari bai. Hura nire anaia da, Castrokoak jarri dezala Telecantabria.

pat kenutzi
2009-06-29 : 19:17

Ematen du mapan Lapurdi iparraldea, Lanestosa, Zuberoaren zati bat eta Nafa erriberaren hego-muturra falta direla, baina ziur aski irudia enmarkatzean gertaturiko akatsa izan da, irudi berria, "nerbioak", zuzendaritza berria... bihartik aurrera falta diren hoiek sartuko dira, diñot ba..

Josu
2009-06-29 : 19:34

Sustatu
2009-06-29 : 21:54

Bideoan ikusten den bezala, mapa bat baino gehiago erakutsi du Andoni Aizpuruk, eta horietako bat zazpi probintzietakoa izan da, beste erkidegorik ageri ez zela, eta Trebiñuren mugarik gabe:



Argazkiak.org | 7 herrialdeen azken mapa ETBn © cc-by-sa: herri.admin


Bittoriok dioena, EITB.com webguneko mapa erabili dutela... ez da zehazki berdina, baina bai antzekoa: EAE barruko probintzia mugak ez dira ikusten, eta Trebiñu markatua dago:



Argazkiak.org | Eitb Eguraldi mapa webean © cc-by-sa: herri.admin


Mapa berri honek antza du Euskalmetekoarena. Hau aspaldikoa da, ez da aldatu gobernu berriarekin, eta inguruko erkidego batzuk erakusten dituen arren, zazpi euskal probintzien barne mugak ere badakartza, telebistako mapa nagusi berriak ez bezala.



Argazkiak.org | Euskalmeteko eguraldi mapa © cc-by-sa: herri.admin


erral
2009-06-29 : 22:38

El Paisen webgunean dago mapa osoaren irudia bertan ikusten den moduan Iparraldearen mugak Zuberoan bukatzen dira.


bittorio maortua
2009-06-29 : 22:47

EL PAISen lerroburuak dioenez mapa berriak markatu egiten ditu "las fronteras vascas con Navarra y Francia" mwuuahahaha!! Alegia, Irundik gora ta Ataundik behera ez dagoela euskal herritarrik. Beno, ba muga marra lodiera berberaz markatzen du CAV.ek Errioxa, Kantabria eta Burgosekiko.

bittorio maortua
2009-06-29 : 22:55

Etzuen berehalaxe pentsatuko Andoni Aizpuruk Vigotik Sevillara hain famatu bilakatuko zenik egun bakarrean. Brunete Mediatikoak jadanik jarri du bakailoa salgai


Irauli
2009-06-29 : 22:58

Mapa aldatzeko arrazoia errealitate administratiboa irudikatzea baldin bada nolatan agertzen da Iparralde departamentu gisa? Pirinio Atlantikoak agertu beharko lirateke edo Aquitania koherentzia mantendun nahiko balute.

eneko
2009-06-30 : 00:25

Arazo garrantzitsu eta larriak konpontzen hasiak dira, ongi.



Hala ere, lehorrean bai baina momentuz itsasoan ez dituzte EAEko mugak ongi markatu. Zalantzak oraindik.

iban
2009-06-30 : 01:25

Zelaak arrazoia zuen. Euskal Herri kulturala kontuan hartuko dute. Horregatik Biarnoko Eskiula, Huescako Aierbe, La Riojako Ezkarai, Burgosko Mirabetxe...

Bittorio Maortua
2009-06-30 : 03:02

Adarra jotzen Patxi Lopez? Inguruko erkidegoetara turista asko joaten denez, Laredo, Logroño eta Burgosko eguraldia? Nafarroa eta Iparraldea kentzeko potrorik ez, eta erabaki salomoniko horrekin zatozte?


Ze eguraldi mapa egiten du Montilla sozialistaren agintepean TV3 kateak?


Eta Galiziako TVG .k?


Eta Telemadrid ek?


Eta Valenciako Canal Nou k?


Eta Castilla-La Mancha koak?


Sustatu
2009-06-30 : 09:52

Ez, Erral, El Pais-en osorik agertzen dena Eitb.com-eko mapa da. Telebistakoa ez da oso-osoa eta ez da ageri Lanestosa Bizkaiko mendebaldean, aipatu izan den bezala.


erral
2009-06-30 : 11:02

@Sustatu ElPaisen agertzen den eskumako mapa telebistatik aterata dago, ikusi gainean agertzen den "Ondorengo orduak" testu hori, albistegiaren titularrekin batera ateratzen duten mapa dirudi.

Bittorio Maortua
2009-06-30 : 11:34

Eguraldi mapa "errekortatua" eguerdiko albistegietako kontua izan zen, gauean jada osorik zeuden Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa eta Bizkaia.

xa2
2009-06-30 : 16:00

Goizeko mapa lotsagarria izan zen, baina gauekoa tira. Errioxa agertzen dela? Burgosko iparraldea? Gabirel Ezkurdia pozik egongo da, "Nafarroa" erresuma zaharreko parte zirelako biak ala biak.

joseba
2009-07-01 : 00:18

donostia eta zarautzen ostean, gipuzkoarrek eta iruindarrek etxe gehien duten Jaca hiria nolatan ez da mapan agertzen ?



eta kanariar irla españolisimoak bailiren, karratutxo batean, behean eskuman Benidorm noizko ????



mapa hau ez da osoa, ez da plurala eta ez da transbersala. patxi dimision !

Sustatu
2009-07-01 : 08:01

@Erral, arrazoia duzu, barkatu hankasartzea. Bai, EH osoa ageri den mapa batera zoom out egin dute ETBn lehen egunean Lanestosa eta beste mutur batzuk kanpoan utzi ondoren. Hona Andoni Aizpuru mapa konpletoagoa erakusten:



Argazkiak.org | Andoni Aizputu eta eguraldi mapa berria © cc-by-sa: herri.admin


Bestalde, EITB.com-eko eguraldiaren orrian, zazpi probintzien hiriburuen hozbero pronostikoekin jarraitzen dute, hori bai, Bilbori erdarazko izena jarrita, eta Iruñea Euskaltzaindiak ontzat ematen ez duen izen batekin:


Bilbao: 18 - 32 ºC

Donostia: 17 - 31 ºC

Gasteiz: 14 - 32 ºC

Iruña: 17 - 33 ºC

Baiona: 19 - 27 ºC

Donibane Garazi: 19 - 31 ºC

Maule: 19 - 31 ºC


zaldieroa
2009-07-01 : 13:19

ETBn zuzentzeko irudi gehiago daude, ikusi bestela nire blogan eskegi dudana


Erantzun

Sartu