Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera gaur
Epailearen aurreko deklarazioek, batetik, eta iritzi-artikulu, txosten berri, hitzaldi eta abarrek, bestetik, aktualitatera ekarriko dute Iruña-Veleiako auzia hurrengo egunetan.
Epailearen aurrera.
Gaur, ekainak 30, eguerdiko 12etan, Eliseo Gil zuzendari ohia eta Idoia Filloy zuzendarikide ohia epailearen aurretik pasatu beharko dute deklaratzera. EuskoTrenek kerella sartu diete iruzur delituarengatik, eta 600.000 euro eskatzen dizkiete. Baina hau ez da duten auzi bakarra: Arabako Foru Diputazioak faltsifikazioa eta ondareari kalteak leporatzen dizkiete Lurmeneko hainbat kideri, eta honetaz erantzutera ere joan beharko dute datozen asteetan.
Iritzi-artikulu interesgarria.
Jabi Otxoa de Alda Historian lizentziatuak oso artikulu argigarria idatzi du auziaz Noticias de Alava agunkarian (ekainak 26): Iruña-Veleia, verdadero?
Koenraad Van den Driessche geologoaren txostena
Zer esana emango duen txostena. Koenraad Van den Driessche geologoak ondorengo txostena idatzi du: El problema de la falsedad-autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia. Evidencias físicas.
Hitzaldia Gasteizen
Uztailaren 7an, asteartea, 19:30, hitzaldia Gasteizen, Goiuri/Villasuso Jauregian. Hizlariak: Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru. Hona hemen kartela.

Argazkiak.org | Iruña-Veleia hitzaldia Gasteizen © cc-by-sa: veleia
Erantzunak kargatzen...